2018(e)ko urtarrilaren 24(a), asteazkena

AGATE DEUNA

Resultado de imagen de santa ageda abesten AGATE DEUNASanta Agueda - Zurbarán (detalle).png 
NOR ZEN?
Agata Catanian jaio zen orain dela 1800 urte. Euskal Herrian ospatzen den Santa Ageda ospakizuna, santu honekin du harremana.

Agata Cataniakoaren omenez otsailaren 5ean eta bezperan ospatzen da.Euskal Herriko herri askotan, ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan kopla zaharrak kantatu, makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun.

Jaiaren jatorria lurra esnaraztea omen da, neguko solstizioaren ondoren, sakabanatuta dagoen herri interpretazio baten arabera. 

Imagen relacionada

1.

Zorion etxe hontako denoi
Oles egitera gatoz,
Aterik ate ohitura zaharra
Aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

2.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.


3. 

Alkate jauna legean gatoz
Baimen eskean atera.
Kantu zaharrak galdu ez ditezen
lehenengo ohitura piztera.
Guraso zaherrei legeak pozik
goaz danok kantatzera
Santa
                            Agedak ekarri gaitu berorren etxe aurrera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina